Maratoia eta gosea

 Betidanik entzun eta irakurri izan dugu futbolaren mundu honetan, ligak “maratoietan” bihurtzen direla.

 Nola ez, maila guztietakoek hartzen dute parte. Txarrek, hain onak ez direnek, onenek… baina bakoitzak etapa asterako helburu batzuk finkatzen ditu. Agian “txiki” batentzat helburua bukatzea izanen da. Beste batek bere atzean norbait utzi nahiko du. Agian norbaitek lehen kilometroetan bere aurpegia ezagutarazi nahiko du, nahiz eta oso ondo jakin ez non emango dion beheraldiak… Handiak, normalean beti izaten dira handi erregulartasun bat jokoan dagoenean.

 Gaur egun futbolariak Atletak direnaren abiapuntutik irteten bagara, berehala ikusiko dugu ligaren hasierak badituela bere ez hustekoak. Lehen aipatu dudan gisan, lehen txanpa honetan era guztietako emaitzak gertatu ohi dira, eta batek baino gehiagok eskuak burura botako ditu. Lasai gizon-emakumeok, liga hasi besterik ez da egin, eta Erreal zaleon zorionerako ondo hasi dugu. Garrantzitsuak dira hasierak, baina are garrantzitsuagoak dira erregulartasuna eta amaierako aplikazioa.

 Ez dut dudarik aurten konstanteak izango garenaren inguruan. Etxean nahiz kanpoan jolastu, edozein arerioren aurka delarik ere, Erreala ematen dut partidu horren faboritotzat, eta bai, gure garaia iritsi dela uste dut.

 Ez ahaztu, jantoki onenean jaten duzunean ere, azken momentuko zaporea izaten duzu ahoan etxerakoan.

 Momentuz dasta dezagun lehen platera, gozoa da eta.

Escrito por Zumitza

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: