Asteak aurrera doaz eta hauek pasa ahala geroz eta garrantzi handiagoa izaten du lehen asteetan emandako errendimenduak. Maiz, aurrez egiteko gai izan ez garenak estutua korrika eta presaka emaitzak eskuratu nahi izaten dira, eta behar horrek itsutu ez gaitzan, hirmo eutsi behar diegu etxeko partidei.
Jada Errealzaleok ez dakigu zer gehiago jasan genezakeen. Klubaren ezegonkortasun instituzionala, epaiketak, lesioak, partida txarrak… eta tendentzia negatiboan erortzen den batek, lan pisutsugoa izaten du benetan posible duela erakusten. Orain arte etxean ez dugu behar bezain beste asmatu. Igotzea helburu duen talde batek etxeko partiduak aurrera atera behar ditu derrigorrez eta are gehiago, etxetik kanpora ere puntuak eskuratu behar ditu.
Egia esan 2. mailako momentu honetako sailkapenak edonor engaina dezake. Gora edo behera begira jartzeko nahikoa dira bi partidu. Guk gora begiratu eta jo behar dugu, beraz goazen guztiok taldea aupatu eta etxeko berotasunean taldeari konfiantza eskaintzera.
Escrito por Zumitza
Filed under: Opinion |
Responder