EKAITZA GIPUZKOAN

 

titulo1

 

Gipuzkoa azken egun hauetan ekaitz baten barnean sartu dela esan daiteke. Alde batetik zein bestetik futbolean bere biziko eragina izango duten eta izan dezaketen gertakizunen aurrean gaudelako. Batetik, Gipuzkoako Futbol Federakuntzaren presidentziarako hauteskunde prozesuan sartuta gaude, eta bestetik, Errealak badu egunero berria den albisteren bat.

Gipuzkoako Futbol Federakuntzan eman diren errutinazko hainbat urte hauen ostean badirudi aldaketa emango dela. Orain egun gutxi izan zen bozketan jokalariek Barriusoren aldeko apostu garbia egin zutela ikusi zen eta beste sektore txikiagoa okupatzen duten alor batzuk betikoaren alde egin zuten. Laster klubek euren nahiak hobekien defendatzen dituen alderdia aukeratuko dute, eta prentsan, alde batetik zein bestetik egiten diren komentarioak ekidingo ditugu behingoz.

Errealean aldiz zer ez da ekaitz? Azken egun hauetan izan ditugun lesio, emaitza, espekulazio eta zurrumurruek mundu guztiko egunkarietako lehen orrialdeak bete dituzte. Bai, ustezko erostiako partiduarena komentatu nahiko nuke zertxobait.

Ez dut inoren aldean jarri nahi, baina zaila egiten zait entzundako grabaketaren ostean esan zuen hori benetan egia ez zela sinistea. Hare gehiago, norbaitek pistola bat jarri al zion ba esan zuena esateko? Hala esan zuena esan ostean, eta hau argitaratu ostean izan zuen benetazko mehatxua?

Nork eta noiz erabakiko du zer den benetan gertatu dena? Sikiera eskubidea izango dugu hau dena nondik datorren jakiteko ala?

Galdera asko, baina ekaitzaldian ez dira erreflexioak oso baliagarriak izaten. Utz dezagun, denborarekin, eta egun hauetan gerta daitekenarekin, aurrerago hausnartzeko aukera.

Gora Erreala.

Escrito por Zumitza

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: